Forums

Full Version: ‘Argi daukagu’, urriaren 7an, Bergarara
You're currently viewing a stripped down version of our content. View the full version with proper formatting.


Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia, ‘Kilometroak’07’ Bergaran izango da aurten, urriaren 7an, hain zuzen be, 1971n jaiotako Aranzadi Ikastoleak antolatuta. ‘Argi daukagu’ lemapean, ikastolen aldeko jaia herriaren jai bihurtu gura dabe antolatzaileek, baita Bergarako herriaren eta ikastolearen arteko alkarkidetzea sendotu be.

Aurtengo Kilometroetako dirua egoitzak barritzeko erabiliko dau Aranzadi Ikastoleak. Edozelan be, helburuen artean, ikastolen mobimentua eta proiektuak ezagutzen emon eta herrialde guztietako ikastolakazko alkartasuan bideak sustatu nahi ditue antolatzaileek.

Bergarako zirkuituak herriko natura eta urigunea hartzen ditu eta, danetara, sei bat kilometrokoa da. Hiru sarrera nagusi izango ditu eta sei gune izango dira ibilbidean zehar (Ikastolea, Usondo, Matxiategi, Artabila, Labegaraieta eta Espoloia).

http://tinyurl.com/2bva29

http://www.inttranews.net
Reference URL's